XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ikusten duzu zein azkar dabilen nire moto berria? galdetu zion mutilak atzekaldean zeraman neskari.

Ez da jaio neri aurreratuko didan tiporik.

Hori esan besterik ez eta errinozerontea igaro zitzaion aldamenetik, tximistak aidean eta txerria gainean zuela.

- Tiporik ez, baina zerriak bai, nonbait neskak harroputz gizarajoari.

Harrapatzeko beste modurik ez eta animaliak zurezko zubi baten gainetik igarotzen ari zirela, Bittorik flash!, sorginkeria egin zuen eta zubia goitik behera jausi zen, eta zubiarekin batean errinozeronte eta txerria.

Uretatik atera ezinik zebiltzala, agurea eta atsoa iritsi, eta zubi eroriaren ohol batekin lagundu zieten irteten.

Apoteak lehorra ikutu bezain laster hanka egin zuen eskarmentaturik, txerritegian hobeto jendilaje honekin baino.

Errinozeronte bustia lehortu egin zuten agurearen zakuaz, eta Bittorik galdetu zion orduan gizonari:

- Adar-hautsa ekarrita ez al zen nahikoa, animalia osoa ekarri gabe?

- Tratu bat egin genuen.

- Zein tratu?